Legislazioa


LEGEZKO OHARRA

1. Informazioaren gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko legearen 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako informazioa jakinarazten da: www.ieaso.net domeinu-izena duen webgunea Easo Politeknikoa GBLHIarena da, S-4833001 IFK zenbakiduna, helbidea Avda Felipe IV, 1 B, telefonoa 943455422, Donostia, Gipuzkoa

2. www.ieaso.net  webgunea Easo Politeknikoa GBLHIak garatu du

 3. www.ieaso.net  webguneak, bere xedeak betetzeko, eduki testualak, grafikoak, ikus-entzutezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak zabaltzen ditu, berauen erabilera erabilpen-baldintzetan zehazten diren jabetza intelektualaren  eskudideetako klausuletara lotuta dagoelarik . Eduki hauetan sartzeak erabilera-baldintza hauetan zehazten diren  jabetza intelektualaren, erantzukizunaren eta datu pertsonalen babeseko baldintzak onartzea dakar.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

1. www.ieaso.net webguneko edukiak lan intelektualtzat hartzen dira eta indarrean dauden estatuko zein Europako Jabetza Intelektualaren Legeak babesten ditu. Copyright-ak edukien erabilera baimentzen du, honako baldintzen arabera::

·         Erabiltzaileak webgune hau osatzen duten edukiak erreproduzitzeko, aldatzeko, banatzeko eta publikoki erabiltzeko eskubidea dauka, bereziki webgune honetan agertzen diren edukietan oinarrituta, beste lan konplexuago eta independiente batzuk sortzeko.

·         Baimen honek indarraldi iraunkorra dauka (Jabetza intelektualaren eskubideek dirauten bitartean), munduko lurralde-eremua, doakoa eta era ez esklusiboan ematen da.

·         Erabiltzaileak edukiak berrerabili eta banatu ahal izango ditu, beti ere jatorrizko egilea eta eduki horien iturria aipatuta.

·         Erabiltzaileak beste lan eratorri edo konposatuak sortu ahal izango ditu, beti ere edukin horien jatorrizko egilea eta iturria aipatuta.

·         Lizentzia honetako baldintzak aldatzeko baimen idatzia eskatu beharko zaio edukien jabeari.

·         Indarrean dauden jabetza intelektualaren  legean ezartzen diren egile-eskubideen mugak aplikatuko  dira.

·         Edukiei buruzko lege-zehaztapenak kontuan hartuko dira, hala nola  internet-eko atari honi eransten zaizkion ikus-entzutezko lanak, ordenagailu programak eta datu-baseak.

·         Baimena bukatutzat emango da bertan adierazten den baldintzaren bat betetzen ez denean; klausularen bat baliogabea edo deuseztagarritzat jotzen bada, honek ez du eraginik izango baliodun jotzen diren beste baldintzetan; baldintzak aldatzen badira, aldaketa horiek ez dute eraginik izango aurretiaz emandako baimenetan, eta jabedun eta erabiltzailearen artean idatzizko paktua egon ezean, indarrean jarraituko dute.

2. Aurreko paragrafoaren salbuespen gisa hartu behar dira  atari honetan agertzen diren enpresa iragarleen merkataritzako izen, marka eta logotipoak. Kasu hauetan jabetza industrialaren eskubideak beraienak izango dira eta marka edo logotipo horien erabilpena jabetza industrialaren eskubideak dituen enpresaren idatzizko baimenarekin  egingo da beti.

3. www.ieaso.net. webgunean estekak jarri ahal izateko baldintzak . www.ieaso.net atariarekin hipertestuak ezarri nahi dituzten zerbitzu-emaileek, honako e-posta honetan eskatu ahal izango dute baimena :  ikt@kaioa.ieaso.net.  LSSICEko 17.1 artikuluan dioenari jarraituz, titularrak zenbait edukietarako sarbide-esteka edo bilaketa-tresna baliogabetu ahal izango ditu, horiek dituzten jarduerak edo informazioak ez-zilegiak direnean edo hirugarrenen eskubideei (kalte-ordaina eskatzeko aukera dagoenean) kalte egiten zaienean.

ERANTZUKIZUNA

1. Webgunearen tilularrak, Easo Politeknikoa GBLHIak, ez du inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek webgune honetan egin lezaketen erabilera okerraz edo jabetza intelektualeko legeak ezartzen dituen arauen  zein  gai honek dituen erabilera-baldintzen urraketaz.

2. Easo Politeknikoa GBLHIak www.ieaso.net webgunean agertzen diren hezkuntza-edukien eta informazioen eguneratzeaz eta zehaztasunaz begiratuko du, beti ere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde ofizialei dagozkien zirkunstantzietakoak. Edukien egileek botatako iritziak direnean, Easo Politeknikoak ez du inolako erantzukizunik hartzen, webgunearen arduradun bezala ezin duelako iritzi horien egiazkotasun, osotasun ez zehaztasunagatik erantzun.

3. Easo Politeknikoa GBLHIak ez du inolako erantzukizunik hartzen webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuen funtzionamendu,  operatibitate eta sarbidean sor daitezkeen akats teknikoen inguruan, ezta akats horiek, ezinbestekoak edo ustekabekoak  direnean eragin ditzaketeen zerbitzu-mozketengatik, hortan erantzukizun zuzenik izan gabe.

 

LEGE APLIKAGARRIAK

Erabilera-baldintza hauek indarrean dagoen Espainiako legediaren arabera egin dira, hau da, 2002ko uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea betez, Espainako arau zibilak eta merkataritzakoak direlarik; era berean, datu pertsonalen eta kontsumitzaileen zein erabiltzaileen babeserako araudiak ere aplikatzen dira..

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Edozein informazio gehigarri, iradokizun edo proposamen egin nahi izanez gero, posta elektroniko honetara jo dezakezue ikt@kaioa.ieaso.net , telefono honetara 943 455422 edo gure helbidera Av. Felipe IV, 1B, telefonoa 943 455422., Donostia- San Sebastián, Gipuzkoa